XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Neuk ere B.T. 300 delakoa irakurri beharko dut.

- Nik bi pila nituen: bata ona, bestea zaharra.

Onean hauts zuriak biltzen zuen ikatza; zaharrean beltza zen hauts hori.

- Gaizki ohartu hatzaio, ene ustez; badituk-eta bi ore-mota: bata txuria duk, eta bestea beltx.

- Oso inportantea honetaz ongi jabetzea.

Denok egin beharko zenituzkete oharrak puntu horri buruz.

LAUGARREN EGUNEAN.

- Hona hemen aurkitu dudana: pila on batetan, barnea zuri-zuri eta leun-leun dago.

Zahar batetan, berriz, gatzaren antzeko hautsez estalia dago.

- Horixe da egia.

Badirudi zerbait bilakatzen ari dela.

Denak ados horretan.

- Hona hemen nik BT 417-an irakurri dudana: Pilaren barruan, eta osatzen duten ekai kimikoen artean, kimika-erasoketa bat sortzen da, eta honetan beroa agertzen.

- Zer da kimika-erasoketa bat?.

- Liskar bat kimikaren mailan, burruka bat, erasoaldi bat.

- Hara! Gauza bat gogorazi dit horrek.